2009/07/16

ONLINE LIBURUTEGIA

Google lobros zerbitzuak online liburutegi zerbitzua eskaintzen du. Zuen ordenagailutik mugitu gabe GORPUTZ HEZKUNTZArekin lotutako hainbat liburu kontsultatu daitezke ondorengo helbidean http://books.google.es/ eta gainera gmail kontua baduzue zuen liburutegi propioa sortu dezakezue, blogetan liburuak txertatu...

2009/07/10

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO UDA IKASTAROAK: LA EDUCACIÓN FÍSICA VASCA: DECISIONES EN LA ENCRUCIJADA

Joan zen ekainaren 29an Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako udako ikastaroetan "Euskal Autonomi Erkidegoko gorputz hezkuntza: gurutzbidean dauden erabakiak" gaia jorratu zen. Bertan parte hartu zuten hizlariak eta landu zirne gaiak ondorengoak izan ziren:
  • "La educación física: entre la necesidad y la oportunidad" Raúl Martínez de Santos (Gasteizko Jarduera Fisikoa eta Kirol Zientzien Fakultatea)
  • "La educación física como ideología del poder" Miguel Vicente Pedraz (Leongo Unibertsitatea)
  • "Currículo y educación física: las actividades físico-deportivas en la escuela" Joseba Etxebeste (Gasteizko Jarduera Fisikoa eta Kirol Zientzien Fakultatea)
  • Mahai ingurua: "La educación física: decisiones en la encrucijada" Raul Martínez de Santos (JFKZF), Gorka Obeso (Gorputz Hezkuntzako Aholkulari Nagusia), Fernando Garrigós (COLCAFD) eta Luis Mari Larrañaga "Pizti" (SOHAT)

Miguel Vicente Pedraz: La educación física como ideología del poder

2009/05/20

AINTZINAKO UME JOLASAK


Interneten salseatzen "Aintzinako ume jolasak" izena duen blog bat aurkitu dut, eta oso interesgarria iruditzen zait, bertan hainbat material interesgarri, erabilgarri... baitaude. Bloga Joseba Gonzalez-ena da, Barakaldoko Alkartu Ikastolako soinketako maisuarena eta asmoa ikasleek aintzinako jolasak ezagutzea, praktikatzea... da. Beraz, ahal baduzue eman buelta bat bertatik!!

2009/02/23

KURSAAL-EKO PRENTSAURREKOA

Otsailak 22an SOHATek prentsaurrekoa eskaini du Donostiako Kursaal aurrean EAk zuzendutako Hezkuntza Departamentuaren jarrera salatzeko. Prentsaurrekoan irakurritako komunikatua eta EAEko ikastetxeetan egindako datu bilketaren emaitzak eskuragai dituzue ondorengo linketan:
-PRENTSAURREKOA EUSKARAZ
-PRENTSAURREKOA GAZTELERAZ
-DATUEN INTERPRETAZIOA



Bestalde, komunikabideetan ere prentsuarrekoak izan du jarraipena:
-ETBko albistegietan

Prentsuarrekoaren bideo zati batzuk ere hemen dituzue ikusgai:

video









2008/12/02

SOHAT-EN EGUTEGIA 09

Duela aste batzuk SOHATek 2009rako atera duen egutegiaren portada ikusteko aukera izan zenuten. Orain egutegi osoa ikusi eta deskargatzeko aukera izango duzue PDF eta Power Point formatoetan; eta nahi izanez gero edo gustatuz gero erosteko aukera izango duzue gurekin kontaktuan ipiniz gero.
Egutegien banaketa errazte aldera, 4 biltegi edo gunetan eskuratu ahal izango dituzue, behar dituzun egutegiak eskuratzeko ondo datorkizun tokiko arduradunarekin harremanetan jarri zaitezkete:

Egutegiak 5 eurotan salduko ditugu (salneurria inprenta eta banaketa gastuak ordaindu ahal izateko dago adostuta)


SOHAT EGUTEGIA 2009 PDF FORMATOAN
SOHAT EGUTEGIA 2009 POWER POINT FORMATOAN

BubbleShare: Share photos - Craft Ideas



BubbleShare: Share photos - Craft Ideas

2008/11/19

KOOPERAZIO JOLASAK.DBH4

KOOPERAZIO JOLASEI BURUZKO UNITATE DIDAKTIKOA DBH4. MAILARAKO:
ELKARREKIN JOLASTEN!!

2008/11/15

SOHAT-EN 2009KO EGUTEGIAREN PORTADA





2008/11/08

HEMEN DITUZUE "HORRELAKOA DA BIZITZA" SAIOKO PARE BAT BIDEO

video

video

2008/11/06

MEMORI ARIKETA BAT PROPOSATZEN DIZUET. ZER GERTATU ZEN DUELA URTE BETE?

Ikusi ondorengo bideoa eta ea erantzuna asmatzen duzuen!!

video

BADIRUDI GURE ARLOAREN ORDU MURRIZKETAK KOMUNIKABIDEEN INTERESA PIZTEN DUELA!!

Irakurri hurrengo titularrak eta egin klik!!
Los profesores de gimnasia investigan si se cumple su horario

Médicos y profesores de educación física critican la reducción de horas en los colegios

2008/10/21

GORPUTZ HEZKUNTZA ARLOAREN AURKEZPENA

Udan gorputz hezkuntzako irakasle talde bat lanean aritu zen ikasturte hasiera honetan Gorputz Hezkuntza arloaren aurkezpen bat prestatzen guraso bileretan gure arloa zer den, zer lantzen den, nola... azaltzeko. lan horren emaitza ondorengoa duzue... Ikusi, aztertu, hobekuntzak proposatu eta...ERABILI!!!

GORPUTZ HEZKUNTZAKO CURRICULUMA

LEHEN HEZKUNTZAKO GORPUTZ HEZKUNTZAKO CURRICULUMA WORD FORMATOAN. EGIN KLIK!!!

2008/10/14

SOHAT-EN ARGAZKIAK

2008/09/30

KONPETENTZIAK ETA CURRICULUM BERRIA

Denok dakigunez gure arloari kalte nabrmena egin dion Euskal Curriculuma konpetentzietan oinarrituta dago. Hainbat eta hainbat aldiz entzun, irakurri... dugun hitza da, baina definitzeko orduan ez daukagu hain argi. Konpetentzien kontzeptua argitze aldera eta konpetentzietan oinarritutako curriculumak zer izan behar duen eta abar argitzeko artikulo interesgarri batzuk hemen dituzue:

2008/09/28

SOHAT-EN EGUTEGIA EGITEKO PROPOSAMENAK

Kaixo
Durangon irailak 28an egin genuen bileran erronka berri bat proposatu ginen, EGUTEGI bat ateratzea. Horretarako 15 gai aukeratu genituen, horien inguruko argazki, esaldi etab. bilatu eta blog honen bidez edo foroaren bidez proposatzeko; eta urriak 18an aukeraketa bat egiteko geratu gara. Beraz, animatu eta egin ekarpenak!!!
Gaiak hauek dira:
1-Herri Kirolak/Jolas Herrikoiak eta tradizionalak
2-Aniztasuna (elbarriak, hezkuntz premia bereziak...)
3-Materiala
4-Natur Ekintzak
5-Hezkidetza
6-Sikomotrizitatea
7-Ur Ekintzak
8-Dantza/aerobika
9-Antzerkia/dramatizazioa
10-Kirolak: talde kirolak/bakarkako kirolak
11-Integrazioa: etorkinak
12-Taldeko harremana/lankidetza
13-Higiene ohiturak
14-Erlajazioa
15-Talde heterogeneoak