2012/02/20

LEGEBILTZARREKO HEZKUNTZA BATZORDEAK GURE PROPOSAMENA ONARTU DU. LORTU DUGU!!!!


Astean gutxieneko ordutegian 2 ordu ezartzearen eskaera onartu du gaur Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak. Bozkaketan aldeko 11 boto egon dira (PNV 7, PP 3, Aralar 1), 6 kontra (PSOE 6) eta abstentzio bat (EA 1).

Horrela, Hezkuntza Batzordeak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuari, Derrigorrezko Hezkuntzan Gorputz Hezkuntzak astean 2 ordu gutxienez izan ditzan eskatuko dio. Gero, gobernuak nahi duena egin dezakeen arren, garbi gelditu da Gorputz Hezkuntzak egungo Curriculumean duen garrantzia ez datorrela bat gizarteak eta eskola komunitateak (ikasle, zuzendari, irakasle, ...) pentsatzen dutenarekin (ikerketan adierazi den bezala); hau da, Gorputz Hezkuntzak Curriculumean "pisu" handiagoa izan behar duela, ikasleen garapen integralerako oso garrantitsua den arloa baita.

ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO BIDE LUZE HONETAN LAN EGIN ETA LAGUNDU DUZUEN GUZTIOI!!

GORPUTZ HEZKUNTZA DUIN BATEN ALDE BORROKAN JARRAITUKO DUGU!!

No hay comentarios: