Ekainaren 26an
Iurretako institutuan Gorputz Hezkuntzako II. Topaketa egin zen. Bertan, gorputz hezkuntzako 100 bat espezialista
bildu ziren beraien esperientzi eta bizipen profesionalak elkar trukatzeko eta
proiektu berritzaileak ezagutzeko.
Jon Lopezek, Berritzegune nagusiko
arduradunak. hasiera eman zien topaketei egitaraua azalduz. Bigarren urte
honetan Berritzeguneak topaketa hauek
antolatzeko ardura hartu baitu.
Hasteko, Jesus Vicente Ruíz de Omeñacak (natur zientziatan,
matematikan eta gorputz hezkuntzan diplomatua,
psikologian lizentziatua, eta irakaskuntzan LHn, DBHn eta
unibertsitatean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duenak) “La Educación
Física como contexto para la cooperación y la educación en valores” hitzaldia
aurkeztu zuen.
Hitzaldia gure gizarteak duen baloreen hausnarketarekin hasi
zen. Zein bidea jarraitu nahi dugu gorputz hezkuntzako saioetan? Eta gizartean?
Eskola esklusibo edo inklusiboak burutu nahi ditugu? Gure helburua saio
inklusiboak burutzea bada zentzu etikoarekin hezi beharko dugu, gure eguneroko
lanak koherentea izan beharko du eta erabiliko dugun metodologiak baita ere
inplikazio etikoak izan beharko ditu. Alderdi etikoa garatzeko jarduera
espezifikoak planteatu beharko ditugu.
Jarduera kooperatiboek bere baitan hezkuntza etiko bat
bultzatzen dute baina ez dira bide bakarra. Orduan zergatik erabili hauek?
Ikerketek beste arrazoien artean partaideen ongizate bizipena lortzen dela
diote batik bat, norberaren autokontzeptu positiboa garatzen delako, helburua
lortzeko bere partaidetza beharrezkoa
delako, komunikazio positiboa garatzen delako, giza harremanak bultzatzen
direlako, sormena eta kulturen arteko kooperazioa bultzatzen delako eta
motrizitatearen garapenean egoera kooperatiboekin emaitza hobeagoak lortu
direla frogatu delako.
Modu kooperatiboan lan egiteko garaian Jesus Vicentek lau aukera
hauek proposatzen ditu:
-
Jolas
motore kooperatiboak.
-
Erronka
fisiko kooperatiboak.
-
Ikaskuntza
kooperatiboa
-
Ipuin
motore kooperatiboak.
Jolas motore
kooperatiboak,
helburu amankomuna izanda, taldekideen arteko harremanak sustatzen dituen eta
mugimendua eskatzen duten jolasak dira.
Erronka fisiko
kooperatiboak,
izaera motriza duen arazo bati irtenbidea emateko, taldekideen partehartze
koordinatua eskatzen duten erronka moduan aurkeztutako jarduera fisiko
kolektiboak dira. Normalean pauso hauek jarraituz burutzen dira: pentsatzen
dugu, elkartrukatzen dugu, erabakitzen dugu eta aurrera eramaten dugu.
Ikaskuntza
kooperatiboa, ekintza
antolatzeko moduari dagokio. Ikasleek elkarrekiko menpekotasunez eta aldi
berean beraien artean koordinatuz zerbait ikasteko jarduerak burutuko dituzte
beraiek eta taldekideek ikasten dutenaren ardura elkarnabatuz.
Zein prozesua jarraitu behar da ikaskuntza
kooperatiboa aurrera emateko?
Talde handia, talde txikiago eta
heterogeneotan banatzen da.
Ikaskuntza prozesuaren bitartean taldeak finko
mantentzen dira.
Taldekideen artean rolen banaketa egon
daiteke horrek status desberdinak eragin gabe.
Ikasleek beraien artean ikasten duten
egoerak bultzatzen dira, elkarrekikotasun harremanak eraikiz.
Emaitzak pertsonari eta taldeari egokitzen
zaizkie.
Erabili daitezkeen metodologien artean:
-Berdinen arteko tutoriak.
-Elkarren arteko irakaskuntza.
-Talde kooperatiboetan oinarritutako
irakaskuntza.
-Talde kooperatiboetan arazoen ebazpena.
-Kooperazio proiektuak.
-Arazoetan oinarritutako irakaskuntza.
Ipuin motore
kooperatiboa,
ipuin baten bitartez umeak abentura eta erronka egoera batean murgiltzen dira,
non helburua lortzeko pertsonaiek beraien artean kooperatu beharko dute.
Ondorioz,
gorputz hezkuntzako eskoletan eta beti ere orientabide etikoa jarraituz,
kooperazioa herraminta oso baliagarri bezala ikusi dugu, baina bakarra ez dela
azpimarratuz. Frogatzeak merezi du!
Atsedenaldia eta gero, Gorputz Hezkuntzako mintegietan lanean aritu
diren irakasleen lanen aurkezpena egin zen. Hasteko, Lasarteko mintegitik 3 lan aurkeztu ziren:
1-LHko talde batek beraiek sortutako antzerkia aurkeztu zuten,
non helburua gorputz adierazpena eta balore hezitzaileak lantzea zen. Oier
Mendiolak (Landaberri eskolako irakaslea) eta Zuriñe Arsuagak (Amezketako
eskolako irakaslea) Gorputz Hezkuntzako saioetan ematen diren bizipenak
ikasleei antzeztaraziz lortutako emaitza aurkeztu zuten..
2-LHko bigarren
taldearen lana Jabi Etxanok eta Ana Egañak (Zumaiako eskolako irakasleak)
aurkeztu zuten. Ikaskuntza kooperatiboa G.Hezkuntzan txertatzeko iaz hasitako
lanean urrats bat aurrera egin eta 2.
zikloko haurrentzat sortutako Ipuin Motor kooperatiboa aurkeztu zuten. 3-DBHko
mintegian mugimenezko ekintzen ebaluazio- kalifikazioa lanketaren berri eman
zigun Aitor Zabalak (Lasarteko DBHko mintegiko koordinatzailea). Jarduera
multzo bakoitzeko (egoera familiak) irizpide adierazleak zehaztu dituzte
eginkizun motaren arabera.
Ondoren Mari Luz Carrerok Leioako
mintegiko ordezkariak beraiek egindako lana azaldu zuen. Mintegi honetan
ere 3 taldeetan banatu ziren eta ondorengo lanak burutu zituzten:
1go taldeak erronka motorrak euskaratu zituen eta herri
kirolen lanketari buruz hausnartu zuen.
2. taldeak ebaluaketarako txostenak eta familiei emateko
arloaren informazioa orokorra aztertu zuen.
Leioakoak Durangoko mintegiko Tanit Duñabeitiari (Ermuko ikastolako irakaslea) eta Unai Riverori (Murgiako eskolakoa) eman zien testigua eta hauek mintegikide guztiek zuten materialaren antolaketa eta digitalizazioa burutu zutela azaldu zuten.
Bukatzeko beste kideek aurten praktikan gauzatu dituzten esperientziak azaldu zituzten.
Ruben Erizek (Abadiñoko eskolakoa) liburu desberdinetatik
hartutako jolasekin euskaraz egindako
bilduma erakutsi zuen eta beste guztiek bezala denen eskura jarri zuen.
LHn Pizti Larrañagak (Jakintza ikastola) eta Amaia Etxeberriak (GHtzako gradu ikaslea) sozializazio arazoak zituen talde batean, aurrera emandako Ipuin Motorraren esperientzia kontatu zuten. Honen bitartez emozioak eta sentimenduak landu zituzten eta emaitzak ikusita bide hortatik hezitzaileok indar handia duen herraminta dugula sentitu dute.
Azkenik Nagore Aramendik eta Cesar Rocak (Beasaingo institutuko irakasleak) DBHn malabarren inguruan burututako unitate didaktikoa aurkeztu zuten. Eskolan IKT eta IKKI programetan murgilduta daude eta unitate hau tresna hauek erabiliz lantzen saiatu dira. Izan zituzten zailtasunak ahaztu gabe, lan polita burutu zuten.
Antolatzaileek agurra egin eta eskerrak eman eta gero datorren urtean berriz ere gure lanak elkar trukatzeko bideak jarriko dituztenaren konpromezua hartu zuten. Hurrena arte!
Helbide interesgarriak
jruizo@larioja.org
(Jesus Vicenteren helbide elektronikoa)
gorputzheziketa2@gmail.com
(unitateak osatzeko prest dagoen jendarentzat)
No hay comentarios:
Publicar un comentario