2016/12/02

GORPUTZ HEZKUNTZAKO PROGRAMAZIOA (LH)

Aspaldi Sohaten ekimenez hasitako proiektuetariko bat, Lehen Hezkuntzarako Gorputz Hezkuntzako Programazio eredu bat euskaraz sortzearena, gauzatze bidean doa.

Prozesu eta etapa ezberdinetatik pasa ditu proiektuak: Sohateko partaideen lehen ildo eta egituratze-lerroak, Lasarteko Mintegian eginiko Hezkuntza Curriculumaren hausnarketa eta irakurketa sakonak, GHko hainbat irakasleen lana unitate didaktikoen sorkuntzan, eta batez ere, Iraleko R-400 programan gogor lanean aritu direnen irakasleena, ikusgai dituzuen unitateetan egin beharreko aldaketa guztiak egin eta azken bateratze eta ikutu lanak egin dituztenak. ZORIONAK GUZTIOI!

Ondoren aurkituko dituzu Gorputz Hezkuntzako Programazio Ereduko LH4. mailatik gorako unitate didaktikoak. Maila bakoitzean  6 unitate didaktiko daude. LH2. mailatik LH3. mailarako unitateak hiruhilabete honetan gauzatzen ari dira Iraleko R-400 programan dauden hainbat irakaslek. Laister eskura izango dituzue horiek ere.

Ea baliagarriak egiten zaizkizuen. ESKERRIK ASKO ETA ZORIONAK BERRIRO ERE MODU BATERA EDO BESTERA PROZESUAN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!


PROGRAMAZIOAREN SARRERA






4. MAILA








5. MAILA 







6. MAILA


Badmintona by soinheziketa on Scribd


BOLEIBOLA by soinheziketa on Scribd

2 comentarios:

Oihana dijo...

Zorionak eindako lanagaitxik, dana oso ondo antolatuta ta azalduta.
Posible da dokumentuak deskargatzia?
Saiatu naz baña SCRIBD plataformara eruaten nau eta deskargatzeko ikurra sakatzen dotenian kontu korronteko zenabakia sartzeko eskatzen dau (nahiz da hilabeterako debalde dala ipini). Normala da? ala beste pausoren bat emon bihar da lehenau?
Eskerrik asko.

Oihana dijo...

Zorionak eindako lanagaitxik, dana oso ondo antolatuta ta azalduta.
Posible da dokumentuak deskargatzia?
Saiatu naz baña SCRIBD plataformara eruaten nau eta deskargatzeko ikurra sakatzen dotenian kontu korronteko zenabakia sartzeko eskatzen dau (nahiz da hilabeterako debalde dala ipini). Normala da? ala beste pausoren bat emon bihar da lehenau?
Eskerrik asko.