LH 6. mailarako “Bizipenak gorputz hezkuntzan” (antzerkia) izeneko unitate didaktiko berria diseinatu zen SOHAT taldetik bultzatu zen programazioan. Programazio hori praxiologia motorraren ikuspegitik, ekintza-dominioetan oinarrituta dago. Adierazpen- eta arte-ekintzak biltzen dituen dominioa lantzen da aipatutako unitate didaktikoan.
Antzerkiaren proposamena Donostiako (Antigua) Jakintza ikastolan garatu da LHko 6. mailan 2016/2017ko ikasturtean. Unitatea landu ondoren, Lasarteko Landaberri ikastolara joan ziren antzerki emanaldia eskaintzera.
Jarraian aukera duzue emanaldiaren bideoa ikusteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario