Kaixo lagun,
Ohar honen bidez SOHAT-en hainbat ekimen eta bazkidetza kanpainaren berri eman nahi dizugu. Taldearen ekimen eta asmoa horiek aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa dugu zure laguntza edota parte-hartzea.
Alde batetik, taldea lurralde historikotan antolatzeko asmoa azaldu nahi dizugu. Lurralde bakoitzean lantaldea eratuz, zure parte-hartzea erreztuko genukeela uste dugu. Gorputz Hezkuntza arloaren defentsa eta hobekuntzarako ezinbesteko 3 foro izatea lortuko genuke, denontzat interesgarria eta aberasgarria. Lantalde horietako batean parte hartu nahi baduzu, izena eman hemen klikatuz.
Bestetik, bazkidetza kanpaina martxan jarri dugu. Urtean 10€-ko kuota da ordaindu beharrekoa. Ingresoa egiteko kontu korronte zenbakia ondorengoa duzue:
CAJA RURAL: (ES20) 3008 0253 4036 6981 7417
Bazkide egiten bazarete, ez ahaztu kontzeptuan zuen izen-abizenak eta ikasturtea jartzeaz. Adb: JONE MARTIN LARRAÑAGA 2017-2018
Besterik gabe, zure arreta eta interesa eskertuaz,
SOHAT (Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea)
No hay comentarios:
Publicar un comentario