2013/07/30

GH-ko II. TOPAKETA (2013)


Ekainaren 26an  Iurretako institutuan Gorputz Hezkuntzako II. Topaketa egin zen. Bertan,  gorputz hezkuntzako 100 bat espezialista bildu ziren beraien esperientzi eta bizipen profesionalak elkar trukatzeko eta proiektu berritzaileak ezagutzeko.
         Jon Lopezek, Berritzegune nagusiko arduradunak. hasiera eman zien topaketei egitaraua azalduz. Bigarren urte honetan Berritzeguneak  topaketa hauek antolatzeko ardura hartu baitu.
Hasteko, Jesus Vicente Ruíz de Omeñacak (natur zientziatan, matematikan eta gorputz hezkuntzan diplomatua,  psikologian lizentziatua, eta irakaskuntzan LHn, DBHn eta unibertsitatean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duenak) “La Educación Física como contexto para la cooperación y la educación en valores” hitzaldia aurkeztu zuen. 
Hitzaldia gure gizarteak duen baloreen hausnarketarekin hasi zen. Zein bidea jarraitu nahi dugu gorputz hezkuntzako saioetan? Eta gizartean? Eskola esklusibo edo inklusiboak burutu nahi ditugu? Gure helburua saio inklusiboak burutzea bada zentzu etikoarekin hezi beharko dugu, gure eguneroko lanak koherentea izan beharko du eta erabiliko dugun metodologiak baita ere inplikazio etikoak izan beharko ditu. Alderdi etikoa garatzeko jarduera espezifikoak planteatu beharko ditugu.
Jarduera kooperatiboek bere baitan hezkuntza etiko bat bultzatzen dute baina ez dira bide bakarra. Orduan zergatik erabili hauek? Ikerketek beste arrazoien artean partaideen ongizate bizipena lortzen dela diote batik bat, norberaren autokontzeptu positiboa garatzen delako, helburua lortzeko bere  partaidetza beharrezkoa delako, komunikazio positiboa garatzen delako, giza harremanak bultzatzen direlako, sormena eta kulturen arteko kooperazioa bultzatzen delako eta motrizitatearen garapenean egoera kooperatiboekin emaitza hobeagoak lortu direla frogatu delako.
Modu kooperatiboan lan egiteko garaian Jesus Vicentek lau aukera hauek proposatzen ditu:
-         Jolas motore kooperatiboak.
-         Erronka fisiko kooperatiboak.
-         Ikaskuntza kooperatiboa
-         Ipuin motore kooperatiboak.
Jolas motore kooperatiboak, helburu amankomuna izanda, taldekideen arteko harremanak sustatzen dituen eta mugimendua eskatzen duten jolasak dira.
Erronka fisiko kooperatiboak, izaera motriza duen arazo bati irtenbidea emateko, taldekideen partehartze koordinatua eskatzen duten erronka moduan aurkeztutako jarduera fisiko kolektiboak dira. Normalean pauso hauek jarraituz burutzen dira: pentsatzen dugu, elkartrukatzen dugu, erabakitzen dugu eta aurrera eramaten dugu.
Ikaskuntza kooperatiboa, ekintza antolatzeko moduari dagokio. Ikasleek elkarrekiko menpekotasunez eta aldi berean beraien artean koordinatuz zerbait ikasteko jarduerak burutuko dituzte beraiek eta taldekideek ikasten dutenaren ardura elkarnabatuz.
Zein prozesua jarraitu behar da ikaskuntza kooperatiboa aurrera emateko?
Talde handia, talde txikiago eta heterogeneotan banatzen da.
Ikaskuntza prozesuaren bitartean taldeak finko mantentzen dira.
Taldekideen artean rolen banaketa egon daiteke horrek status desberdinak eragin gabe.
Ikasleek beraien artean ikasten duten egoerak bultzatzen dira, elkarrekikotasun harremanak eraikiz.
Emaitzak pertsonari eta taldeari egokitzen zaizkie.
Erabili daitezkeen metodologien artean:
         -Berdinen arteko tutoriak.
         -Elkarren arteko irakaskuntza.
         -Talde kooperatiboetan oinarritutako irakaskuntza.
-Talde kooperatiboetan arazoen ebazpena.
-Kooperazio proiektuak.
-Arazoetan oinarritutako irakaskuntza.
Ipuin motore kooperatiboa, ipuin baten bitartez umeak abentura eta erronka egoera batean murgiltzen dira, non helburua lortzeko pertsonaiek beraien artean kooperatu beharko dute.
          Ondorioz, gorputz hezkuntzako eskoletan eta beti ere orientabide etikoa jarraituz, kooperazioa herraminta oso baliagarri bezala ikusi dugu, baina bakarra ez dela azpimarratuz. Frogatzeak merezi du!
         Atsedenaldia eta gero,  Gorputz Hezkuntzako mintegietan lanean aritu diren irakasleen lanen aurkezpena egin zen. Hasteko, Lasarteko mintegitik 3 lan aurkeztu ziren:
1-LHko talde batek beraiek sortutako antzerkia aurkeztu zuten, non helburua gorputz adierazpena eta balore hezitzaileak lantzea zen. Oier Mendiolak (Landaberri eskolako irakaslea) eta Zuriñe Arsuagak (Amezketako eskolako irakaslea) Gorputz Hezkuntzako saioetan ematen diren bizipenak ikasleei antzeztaraziz lortutako emaitza aurkeztu zuten..
2-LHko  bigarren taldearen lana Jabi Etxanok eta Ana Egañak (Zumaiako eskolako irakasleak) aurkeztu zuten. Ikaskuntza kooperatiboa G.Hezkuntzan txertatzeko iaz hasitako lanean urrats bat aurrera egin eta  2. zikloko haurrentzat sortutako Ipuin Motor kooperatiboa aurkeztu zuten. 3-DBHko mintegian mugimenezko ekintzen ebaluazio- kalifikazioa lanketaren berri eman zigun Aitor Zabalak (Lasarteko DBHko mintegiko koordinatzailea). Jarduera multzo bakoitzeko (egoera familiak) irizpide adierazleak zehaztu dituzte eginkizun motaren arabera.
Ondoren Mari Luz Carrerok Leioako mintegiko ordezkariak beraiek egindako lana azaldu zuen. Mintegi honetan ere 3 taldeetan banatu ziren eta ondorengo lanak burutu zituzten:
1go taldeak erronka motorrak euskaratu zituen eta herri kirolen lanketari buruz hausnartu zuen.
2. taldeak ebaluaketarako txostenak eta familiei emateko arloaren informazioa orokorra aztertu zuen.
3. taldeak ikasleen behaketa orriak eta gutxieneko irizpideak neurtzeko froga batzuk osatu zituten.


Leioakoak Durangoko mintegiko Tanit Duñabeitiari (Ermuko ikastolako irakaslea) eta Unai Riverori (Murgiako eskolakoa) eman zien testigua eta hauek mintegikide guztiek zuten materialaren  antolaketa eta digitalizazioa burutu zutela azaldu zuten.


Bukatzeko beste kideek aurten praktikan gauzatu dituzten esperientziak azaldu zituzten.
Ruben Erizek (Abadiñoko eskolakoa) liburu desberdinetatik hartutako jolasekin euskaraz  egindako bilduma erakutsi zuen eta beste guztiek bezala denen eskura jarri zuen.

LHn Pizti Larrañagak (Jakintza ikastola) eta Amaia Etxeberriak (GHtzako gradu ikaslea) sozializazio arazoak zituen talde batean, aurrera emandako Ipuin Motorraren esperientzia kontatu zuten. Honen bitartez emozioak eta sentimenduak landu zituzten eta emaitzak ikusita bide hortatik hezitzaileok indar handia duen herraminta dugula sentitu dute.

Azkenik Nagore Aramendik eta Cesar Rocak (Beasaingo institutuko irakasleak) DBHn malabarren inguruan burututako unitate didaktikoa aurkeztu zuten.  Eskolan IKT eta IKKI programetan murgilduta daude eta unitate hau tresna hauek erabiliz lantzen saiatu dira. Izan zituzten zailtasunak ahaztu gabe, lan polita burutu zuten.


Antolatzaileek agurra egin  eta eskerrak eman eta gero datorren urtean berriz ere gure lanak elkar trukatzeko bideak jarriko dituztenaren konpromezua hartu zuten. Hurrena arte!

Helbide interesgarriak
jruizo@larioja.org (Jesus Vicenteren helbide elektronikoa)
gorputzheziketa2@gmail.com (unitateak osatzeko prest dagoen jendarentzat)







No hay comentarios: