SOHAT, Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldea da eta bere kideak hezkuntza komunitateko irakasle eta gurasoak gara.
SOHAT Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma ezartzen zuen 175/2007 Dekretuaren ondorioz sortu genuen. 2007ko urrian Hezkuntza Sailak ikastetxeetan Gorputz Hezkuntza arloan egin nahi zituen murrizketen aurrean irakasleak bildu eta gure arloaren alde lan egitea guztiz beharrezkoa zela ikusi genuen.
SOHATen helburu nagusiak Derrigorrezko Hezkuntzan Gorputz Hezkuntzak ikaslearen garapenean daukan garrantzia gizarteari jakinaraztea eta arloak izan beharreko GUTXIENEKO ordutegi eta baldintza egokiak lortzea da (astean gutxienez 2 ordu Dekretuz arautzea). Horretarako hiru esparru nagusitan dihardugu lanean: Administrazio eta Hezkuntza Komunitatean, formazioan eta osasun arloan.
Urte hauetan hainbat ekimen burutu ditugu, adibide gisa honakoak:
- SOHAT-en aurkezpena hainbat kirolarien presentziarekin (IVEF, 2007).
- Gorputz Hezkuntzaren aldeko manifestuaren sinadura bilketa (74.000 sinadura).
- Hainbat kirol ospakizunetan egindako aldarrikapenak (Behobia-Donostia,
Donostiako maratoia, Bilbon Herri Krossa, etab.).
- Komunikabideetako hainbat saiotan parte hartzea (EITBko saioak).
- Gorputz Hezkuntzako egutegia.
- Heziketa Fisikoko Jardunaldiak (2009 iraila, 2010 iraila).
- Ebaluazioaren inguruko ikastaroa (2010 ekaina).
- Gorputz Hezkuntzako mintegien bultzada eta antolaketa.
- GARATU ikastaroetako eskaintzaren hobekuntza.
- Gorputz Hezkuntzako aholkulariaren figuraren ezarpena.
- Siadeco enpresaren bitartez "Hezkuntza Curriculuma eta Gorputz Hezkuntzari buruzko ikerlana" burutzea (2011 iraila).
- Gorputz Hezkuntzako Topaketaren antolaketa, (Iurretan, 2012ko ekainaren 27an).
- Gorputz Hezkuntzako Topaketaren antolaketa, (Iurretan, 2012ko ekainaren 27an).
- ...
Oraindik ere lan asko gelditzen da egiteko. Eta hortan jarraituko dugu!
Taldeko partaide izan nahi baduzu jarri gurekin harremanetan soinheziketa@gmail.com helbidean.